Prentsaren eraikuntza

Prentsa berreraikitzeko piezek produktuaren kalitate eta osasungarritasunean kalterik eragin zezakeen produkturik, esaterako intsektizidarik gabeak izan behar zutenez, zur berria erabiliz egitea erabaki zuten. Askapeko habeak -sobiganoak-zurezko piezak dira, sekzio itzelekoak, 0,60 x 0,60 metro karratu ingurukoak alegia, eta multzoaren zurruntasuna sendotzeko direla ustea izan dute. Kontua da habe izugarri horiek bi piezatan daudela oinarrituta, marrana deituan aurrealdetik, eta balezta izenekoan hondoan; eta bitxia bada ere, oinarri horien sekzioa askoz ere txikiagoa da. Paradoxa honek neurri guztiak gainditzen zituen baleztan- pieza honen izenaren arrazoia zera dugu, kontzerbatutako pieza gehienek muturretan inolako euskarririk ez izana.

Igartubeiti askapeko habeak

Askapeko habeak egiteko zur berria erabili behar izan zen. Begira nolako neurria duten, eusten dien habearekin alderatuta.

Askapeko habeen gainean, horiek beren sekzio izugarriaren halako bat eta erdi hartzen ez duten tarteez bereizirik daude, pats-aska oinarritzen da, 12-14 zm lodiko taulamendu sendoa berau, zeioz landutako maldatxoa duena, gainean prentsatzen diren sagarren muztioa pixkanaka-pixkanaka isur dadin. Pats-askaren muga gisa kartola edo parapeto baxu moduko bat, normalean metro erditik gora egiten ez duen irteune bat duena eta ohol horizontalez hornitua; horiek gehiago dira lan-eremua mugatzeko, sagar-kargari eusteko baino, izan ere sagarrek ez dituzte taula horiek ukitu behar.
Multzo honen gainean prentsa-habea dugu, bere urkatxo, azkoin eta pisuarekin. Habea pieza ikaragarria da, besterik gabe, eta honetarako propio aukeratutako zuhaitz baten enborra landu behar izan zen.

Igartubeitiko palanka deskargatzen

Palanka deskargatzen, neurri ikaragarrikoa.

Pisua bera ere propio landu behar izan zen, bertako harri trinkoz, ofitaz hain zuzen, eta kontserbatutako beste pieza batzuk ikusirik deduzitutako krokadura-mekanismoa prestatu zitzaion. Esfortzu guztiak lotzen eta mailakatzen dituen ardatzaz, behar duen moduan, landutako zurez egina da, nahiz heresia izengabe batez zur tropikala erabili den, erabil zitezkeen hemengo bertako zurak baino askoz egonkorragoa delako.   

Igartubeitiko dolareko ardatza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Dolareko ardatza eta prentsatzeko habearen muturra, kanpo-azkoin baskulagarria sokaz loturik duela.

Behar adina dokumentazio eskuratu da, halaber, XVI. mendean ohikoa zen habe luzeko dolarea oso-osorik berreraikitzeko, baserriaren egituran bertan gugana heldu diren aztarna urri horietatik abiaturik, eta horiek garai bereko beste baserri batzuetan aurkitu antzeko elementuekin edota osagarriekin alderatuz; are gehiago, Gaztela, Andaluzia, Kanariar Irlak edota Portugal inguruko dolareak ere baliagarri izan dira horretarako.
Dolarearen pisua eta habea urtetan zehar aztertutako dokumentaziotik eta bildutako landa-datuetatik abiaturik burutu ikerlanari jarraiki diseinatu ziren. Lehenari dagokionez, inguruko harri gogor eta dentsitate handienekoa aukeratu zen, ofita hain justu, eta piezaren elaborazio-ziklo osoa burutu zen gainera. Eskualdean horretarako egokiak ziren lurretan harri natural bat bilatu zen, eraldatzeko modukoa, hau da, koherentea, neurri egokikoa, zain zein pitzadurarik gabea, bide edo errepideetatik hurbilekoa eta erauzi eta eskuratzeko zailtasun berezirik gabea. Ebakitze eta lantze lana tailerrean zuzendu zen, eta ardatzean krokatzeko pieza txikiak antzeko beste dolare batzuetan ikusitakoetan oinarrituta egin ziren. 

Ardatza beheko oinean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Dolareko ardatza goiko oinetik beherakora igarotzen da, eta lotu egiten zaio lurrean dagoen harrizko pisu handiari, sukaldeko albo batean

Bihurkina-ardatz hariduna-egiteko, hainbat urte lehenago beste baserri batzuetan agertutako zenbait ardatzen hondarretan bildu datuak hartu ziren, pieza berria neurri berrien arabera diseinatu zen, zuraren kalitatea zehaztu zen, eta haritz berria agertu zen zur mota egokien. Pieza hariduna, 6 metro luzekoa bera, tailer espezializatu batean torneatu zuten.
Haritz zur berriko habea egiteko, 10 metro luze izateaz gain sekzioak ere metro erdi inguru hartzen baitzuen koadroan, zuhaitz egokia Lapurdin bilatu behar izan zen, zeren eta ohiko hornidura basoetan ez zegoen hain ale handirik. Zuhaitza bota, zerrategian eskuairatu, garraiatu eta baserrian jarri arteko prozesu osoan jarraipen zorrotza egin zen, eta behar moduan dokumentatu zen gainera, zaharberritze prozesuan sartutako beste elementu guztien elaborazio-zikloak dokumentatu ziren bezalaxe.

Prentsako habea egiteko haritza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Prentsako habea egiteko Lapurdin moztutako haritza