Bisita korporatiboak

Modu berezi batean museoa ezagutzeko aukera beraien langileei eta bisitei eskaini nahi dien enpresa eta erakundeei zuzenduak.

Igartubeiti Baserri Museoan enpresa eta erakunde hauei bisita gidatuak eskaintzeaz gain, Interpretazio zentroko zenbait guneetan beraien lan bilerak, biltzarrak, aurkezpen edo ekitaldiak burutzeko guneak beraien eskura ipintzen ditugu.
Bisita korporatibo hauek enpresaren lan bilera, biltzar edo ekitaldi baten osagarri egokiak izan daitezke.