Bisitariari harrera

Igartubeiti Baserri Museora iristean aparkalekuaren azpian dagoen Interpretazio zentrora jo, bertako arretarako gunean jasoko dituzu informazioa eta sarrera.

Sarrera tiketak Interpretazio zentroan dagoen jendearen arretarako gunean jaso behar dira. Interpretazio zentroa aparkalekuaren azpian kokaturik dago eta eskailera batzuk jeitsiz edo igogailuan iristen da bertara.

Bisitariei harrera egiteaz arduratzen diren langileek museoko zerbitzu eta guneei buruzko informazioa eskainiko dizu. Edozein kontsulta argitzeko baita bidezko iradokizunak egiteko  beraiengana jo. Igartubeiti Baserri Museoak gure zerbitzu eta eraikuntzen hobekuntzan ekarpenak egitea eskertzen dizu.

Bisitan zehar interpretazio gunean kokaturik dauden informazio pantailak kontsulta ditzazkezu, bertan ondorengo informazioan sakontzeko aukera izango duzu. Igartubeiti baserriko zaharberritze prozesua; baserri tipologiak; baserriarekin erlazionatutako kultur alderdiak (familien erretratuak; haur-jolasak; baserriko animaliak).

Zure bisita antolatu dezakezu gure webgunean topatuko duzun ekintzen agenda kontsultatuz.

Bisita gidatuak euskeraz, gazteleraz eta ingeleraz eskaintzen ditugu.

Zerbitzuak

  • Bisita egiteko liburuxkak: Bisita jarraitzeko ingelesezko eta frantsesezko gidak. Doako  mailegua.
  • Kontsigna eta arropazaindegia: Doako zerbitzua.
  • Erabilerraztasuna: Interpretazio zentrora jaisteko eta igotzeko igogailua dago. Baserriko beheko solairuan arrapalak daude eta goiko solairura igotzeko mandioko atetik igo daiteke.  
  • Denda eta liburudenda: Museoaren ordutegian irekita.
  • Irakurtzeko txokoa: Interpretazio zentroan. 

Bisitarako gomendioak

Erakusketan azaltzen diren objektuak gure ondareko osagaiak dira. Mesedez, objektuen kontserbaziorako hurrengo arauak bete:

  • Museoko gainerako bisitarien mesederako garrantzitsua da neurrizko ahots bolumena mantentzea.
  • Baimenduta dago argazkiak ateratzea.
  • Ezin da baserri edo interpretazio zentro barruan erre ezta jan ere.
  • Ezin da animaliarik sartu istalazioetan.
  • Gainerako bisitariekiko begiruneagatik saiatu sakelekoa ez erabiltzen eta ahots tonu baxua erabiltzen.
  • Aretotara ezin da janaririk eta edaririk sartu.
  • Zure erosotasenarako, aterkiak, motxilak eta paketeak arrapozaindegian utzi ditzakezu. 
  • Museoak haurrei ongietorria ematen die: beraien portaera zaindu behar duzu eta gertu eraman.