"Igartubeiti familian" familientzako hezkuntza programa

Igartubeiti Baserri Museoak "Igartubeiti familian" familientzako hezkuntza programa aurkeztu du. Ikasturte berrirako programa berriak prestatu ditugu, interesa duten pertsona guztiekin, adin goiztiarrekin zein adin handiekin, sorkuntza guneak partekatzeko bide berriak arakatuz.

Igartubeiti familian

 

"Igartubeiti familian" familientzako hezkuntza programa aurkeztu dugu Igartubeitin. 

Igartubeitin adin goiztiarretatik hasita, ondarearekiko sentsibilizazio eta errespetu guneak sortzea eragiten duten zenbait jardueren bitartez, bereziki familiekiko harremanean eta loturan lan egiten dugu. Hurbileko eta famili giroaren bitartez eta lengoai ezberdinen bitartez, txikitxoek beraien ingurunea ikuskatzen ikasten dute, era berean ingurunearekin elkar eraginez, beraien jakin-mina eta sormena piztuz. 

Igartubeiti Familian programa