Tailerrak

IGARTUBEITIKO FAMILIAK SAREAN
Igartubeiti Baserri Museoko familiak sarean. Familian dibertitu eta entretenitzeko jarduera

Zuen etxeetatik abentura birtual honetako bidelagun izatera gonbidatzen zaituztegu ¿Animatzen al zarete?

Koadroek, komikietako irudiek edota argazkiek hamaika istorio kontatzen dizkigute, baina askotan guk ezin ditugu horiek aldatu.

Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoak eta Euskal Itsas Museoak, komiki baten idazle bilakatzea nahiko genuke. Gustatuko litzaizuke? Guk irudiez beterik dagoen komiki bat egin eta zuek idatzi.

Jarduera hau Gipuzkoako Foru Aldundiko “Museoko familiak sarean” ekimenaren bigarren pausoa da, eta bi elementu izango ditu. Batetik Museo bakoitzak prestatu duen komikia deskargatzeko aukera duzue. Honekin bat eta famliako txikienek gure pertsonaia protagonistaren irudia jeisteko aukera izango duzue.

Komikia, hemen deskargatu

Protagonistaren irudia, hemen deskargatu

Edota programaren bi pausoetan parte-hartu nahi ezkero Google Class Room plataformaren bitartez egin dezakezue.

Nola egingo dugu?

  1. IZEN EMAN tailerrean: 

Idatzi helbide honetara: metxeberria@k6gestioncultural.com

   2. ENTZUN hurrengo grabaketa 

  3. ITXARON MOMENTU BAT: Zurekin harremanetan jarriko gara funtzionamentua azaltzeko

   4. ERABILI zure GMAIL kontua, ez baduzu bat, SORTU EZAZU.

   5. KODEA bidaliko dizugu

   6.GOZATU ESPERIENTZIAZ!

Eragin burmuinari  eta hitzekin jolas gaitezen!

#museokofamiliaksarean #etxeangerazaitez