Ikasleak eta irakaslegoa

animaziotailerrak_zeramika

Igartubeiti Baserri Museoak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Goi Mailako ikasleei zuzendutako ibilbide gidatu ezberdinak eskaintzen ditu, baserria, bertako bizimodu eta arkitekturaz, baita bertako baratzaren inguruan ere.

Tailerrak ere antolatzen ditugu gai horiek jorratuz, parte-hartzaileek proposamen erakargarri eta ludikoen bitartez baserrietako lanak ezagutuz.

Bestalde, Igartubeiti Baserri Museoak Zumalakarregi Museoarekin batera ibilbide gidatu bat ere eskaintzen du.

Hezkuntza eskaintza 2017-2018 (Foiletoa PDF)