Haur hezkuntza

 Gailetak egiten tailerra Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

GAILETAK EGITEN

Lanketa eremua: Elikadura ekologikoa, jasangarritasuna.

Helburu espezifikoak:

  • Errezeta bat nola egiten den jakitea, osagaiak, prozedura, ezaugarriak. 
  • Esperientzia sentsoriala eskaini elikadura ekologiko baten bitartez.
  • Deskribapena: Haurrek taldean gailetak egingo dituzte erabli behar diren osagai ekologiko eta lantze-prozesuari buruzko azalpenetatik abiatuta.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:
Taldean, gailetak egiteko behar diren osagaiak aipatu. Haur bakoitzak etxeko errezeta bat eramango du guztien artean aztertu dezaten.

Bisitaren ondoren:
Igartubeitin egindako gaileten ezaugarriak aztertu: kolorea, testura.

BASERRIKO ANIMALIAK

Lanketa eremua: Animalien familiak, elikadura produktu anitzak.

Helburu espezifikoak:

  • Ingurune fisikoa modu aktibo batean behatzea eta arakatzea.
  • Ongizate emozionalari lotutako jarrerak garatzea (jolasa, arakatze lana, elikadura).
  • Pertzeptzio sentsoriala garatzea.

Deskribapena: Zentzuen eta jokoen bitartez, haurrek baserriko animaliak ezagutuko dituzte baita Igartubeitiko familiarekin nola bizi ziren ere.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:
Ipuin baten narrazioaren bitartez, baserrietan zer animalia bizi ziren jakingo dute:
Baserriko animaliak ezagutu. Olga M. Yuster.

Bisitaren ondoren:
Talde-dinamika baserri bateko edo kaleko etxebizitza bateko bizimodu desberdinak konparatzeko.

Mundua miniaturan tailerra Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MUNDUA MINIATURAN

Lanketa eremua: Ingurumena, paisaia, gizartea, jasangarritasuna, ondarea.

Helburu espezifikoak:

  • Inguruneko aurkikuntzekiko jakin-mina erakustea, bertako elementuen behaketaren, manipulazioaren eta esplorazioaren bitartez.
  • Egoera errealak edo irudimenezkoak antzeztea, jolas sinbolikoaren bitartez.

Deskribapena: Material birziklatuarekin eta Igartubeiti inguruneko natur elementuekin, haurrak hiri bizidunak eraikiko dituzte eta guztiak elkartuz miniaturazko mundu bat osatuko dute.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:
Talde dinamika baten bitartez, haurrek azalduko dute nolakoak diren bizi diren herrietako edo hirietako etxebizitza motak.

Bisitaren ondoren:
Material birziklatuarekin eta Igartubeitiko ingurune naturaletik jasotako elementuekin haurrek hiri bizidunak eraikiko dituzte, ondoren guztiak elkartu eta miniaturazko mundu bat osatzeko.

BARATZEKO BIZTANLEAK

Lanketa eremua: Landa eremua, bertan ematen diren aldaketak, artoaren sarrera, biodibertsitatea.

Helburu espezifikoak:

  • Baratzearen biodibertsitatearen berri izan, izaki bizidunek bertan betetzen dituzten funtzioaz jabetzea eta horrekin batera landareak bertan landatzea duen garrantziaz.
  • Baratzea zaintzearen oinarrizko kontzeptuak ulertzea.

Deskribapena: Ikasleek baratzean dauden bizidunen berri izango dute, intsektuak, barraskiloak, zizareak… Jolas baten bitartez euren izenak ikasiko dituzte, nola hazten diren eta ekosistemarentzat duten garrantzia. Bestalde, aukera edukiko dute loreontziaren substratuan landatutako haziak ikastetxera eramateko.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK:

Bisitaren aurretik:
Ikasleek zerrenda batean bilduko dituzte baratza batek osatzen dituen elementuak eta honen ezaugarri garrantzitsuenak.

Bisitaren ondoren:
Hazi-mota desberdinak landatu baratzean edo loreontzietan. Landareak hazi daitezen
beharrezkoak diren zaintza nagusienak idatzi.