Lehen hezkuntza

MUNDUA MINIATURAN

Lanketa eremua: Landa eremua, paisaia, gizartea, jasangarritasuna, ondarea.

Helburu espezifikoak:

  • Sorkuntza artistikoaz gozatzea eta ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna areagotu.
  • Objektuak manipulatu eta eraldatu bestelako erabilera bat emateko. 

Deskribapena: Tailer honetan haurrek hiri ezberdinak diseinatu eta eraikiko dituzte birziklatutako materiala erabiliz.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:
Talde-dinamikan, herri eta hiri bateko etxebizitzen eta herri batekoen artean dauden desberdintasunak konparatzea.

Bisitaren ondoren:
Talde-dinamika honetan, bizi diren lekua nolakoa den aztertuko dute, eta euren herri edo hiri ideala nolakoa izango litzatekeen adieraziko dute.

GURE AITON-AMONAK BEZALA JOLASTEN

Lanketa eremua: Ondare material gabea, animazioa, aisia.

Helburu espezifikoak:

  • Jolas-tradizioak ezagutu eta balioetsi.
  • Denboran zehar aisialdia eta jolasak nola aldatu diren hausnartzea. 
  • Memoriaren balioa eta bere belaunaldien artean informazioa helarazi izanaren inguruan errespetua eta sentsibilitatea bultzatu.

Deskribapena: Gure aiton-amonek txapak, puxtarriak, tortolaxak eta zakuak erabiltzen zituzten dibertitzeko. Baina nondik zetozen material horiek? Nola aritzen ziren jolasean? Zein desberdintasun daude garai hura eta gaur egungoaren artean?

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:
Haurrek euren aitona-amonei galdetuko diete zertan jolasten ziren eta jolasteko zein material erabiltzen zituzten.

Bisitaren ondoren:
Ikasleek euren aitona-amonei kontatuko diete zein jolas motarekin dibertitu diren Igartubeitin.

 Baratzea zaintzea tailerra Igartubeitin

 

 

 

 

 

BARATZEA ZAINTZEA

Lanketa eremua: Landa eremua, bertan ematen diren aldaketak, artoaren sarrera, biodibertsitatea.

Helburu espezifikoak:

  • Baratzearen biodibertsitatez eta izaki bizidunek betetzen duten funtzioaz jabetzea.
  • Baratza ekologikoak dituen ardurak eta honen ezaugarrien berri izan.
  • Baserriko dietaren berri izan eta Ameriketan jatorria duten elikagaiak.

Deskribapena: Tailer honetan haurrek haziak landatu, lurra prestatu... egingo dute. Barazki ekologikoak landatuko dituzte urtaroaren arabera eta baratze ekologikoa zaintzearen oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:
Taldean ikasleek euren dieta, ohiturak eta elikagaiak naturalak eta freskoak izateak osasunarentzat duen garrantzia aztertuko dute.

Bisitaren ondoren:
Talde-dinamikaren bitartez hiri-ingurune batean baratze/lorategi bat sortzeko dauden aukeretan pentsatzea.

Kosmetika naturala tailerra Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BOST ZENTZUMENEKIN: KOSMETIKA NATURALA

Lanketa eremua: Ingurunearen ezagutza, ingurumena, jasangarritasuna.

Helburu espezifikoak:

  • Kosmetika naturalaren inguruan esperimentatu bost zentzumenen bitartez.
  • Igartubetitiko ingurune naturala ezagutu eta landare aromatikoen erabilerak.


Deskribapena: Parte-hartzaileak alkimista bihurtuko dira egun batez. Zentzumen guztiak frogan jarriko dituzte eta euren sorkuntza pertsonalak sortuko dituzte.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK

Bisitaren aurretik:

  • Baratze ekologikoa bisitatzea. Belar usaindunaketa euren ezaugarriak ezagutzea.
  • Kosmetikako produktuak lantzeko erabil daitezkeen landare desberdinen zerrenda bat egitea.

Bisitaren ondoren:
Landare ezberdinen fitxa teknikoak egitea. Kosmetiko horiek egiteko jarraitu behar diren pausoak eta erabili behar den materiala adieraziz.

BASERRIAREN ERAIKUNTZA

Lanketa eremua: Bioeraikuntza, jasangarritasuna, Euskal Herriaren historia.

Helburu espezifikoak:

  • Eraikuntzako materialen aniztasuna.

Deskribapena: Ikasleek baserrira bisita egingo dute bere zutoin, habeen eta materialen berri izateko. Jarraian, jasotako ezagutzak eskuratu ostean maketa bat eraikiko dute.

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK:

Bisitaren aurretik:
Talde-dinamikaren bitartez, baserri baten eraikuntzaren ezaugarriak biltzen dituen zerrenda bat egitea. Sagardo Astea bideoa ikusi.

Bisitaren ondoren:
Bisitaren aurretik egindako zerrenda berreskuratzea eta beste berri bat egitea, Igartubeiti baserriaren ezaugarriak eta bertan biltzen diren guneetako bakoitzean egiten diren lanak adieraziz.