Ibilbide bateratua

IRAGANEAN BIDAIA

Igartubeiti Baserri Museo eta Zumalakarregi Museoko ibilbideak XVI. mendetik XIX. menderainoko nekazal eta hiritar eguneroko bizimodua, arkitekturaren eboluzioa, oinarri sozial eta ekonomikoak ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Ezaugarriak: Bonu bateratua Iraganean bidaia

Nori gomendatua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Dibertsifikazioa eta Helduen Hezkuntza.

Iraupena: 2 ordu eta 30 min.

Helburu espezifikoak: Euskal Herriko kulturak XVI. mendetik XIX. mendera arte izan duen bilakaera ezagutzea. 

Konpetentziak: Errealitate soziala, gaur egungoa eta historikoa ulertzea. 

Deskribapena: Bi museo hauen bisita gidatuen bitartez, Euskal Herriko historian XVI. mendetik XIX. menderako ibilbidea egiteko aukera eman nahi da.