Ibilbide gidatuak

  • Haur Hezkuntza: Martintxoren baserria
  • Lehen Hezkuntza. Kattalin eta Domingoren baserria
  • DBH, Batxilergoa. Baserrian bizitzea
  • Dolarea, baserriaren bihotza

 HAUR HEZKUNTZA. MARTINTXOREN BASERRIA

Lanketa eremua: Natur ingurunearen ezagutza, Euskal Herriko historia, etnografia.

Helburu espezifikoak:

  • Pertzepzio sentsoriala eta ongizate emozionalarekin zerikusia duten jarrerak garatu (jolasa, arakatze lana, elikadura).
  • Euren ingurune fisiko eta soziala modu aktibo batean behatu eta aztertu, ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakusteaz gain.

Deskribapena:
Martintxok baserriaren barnealdera gidatuko du taldea bisita sentsorial baten bitartez eta bertan ikasleek zura, harrizko hormak, teilak, artaburuak eta artoaren hostoak ukituko dituzte, lumak eta artilea sentituko, sagardoa, sagardo-zukua eta argizaria usaindu eta eztia dastatu. Gainera, aukera izango dute ezagutzeko baserrian urik gabe nola bizi ziren, zer jaten zuten, zer ohetan egiten zuten lo…

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK:

Bisitaren aurretik:
Sagardo Astea bideoa, baserriko dolarean sagardoa nola egiten zen erakusten duena.

Bisitaren ondoren:
Igartubeitin ikusi, ukitu eta sentitu dituzten materialei buruzko dinamika egin, baita gaur egun erabiltzen ditugun horien hausnarketa.

 LEHEN HEZKUNTZA. KATTALIN ETA DOMINGOREN BASERRIA

Lanketa eremua: Natur ingurunearen ezagutza, Euskal Herriko Historia, etnografia. Ondare material eta material gabea.

Helburu espezifikoak:

  • Igartubeitiko bizimoduaren berri eman: jantziak, etxebizitza, lan egiteko moduak, famili antolamendua, jolasak…
  • Kultur tradizio, ohitura eta adierazpideekiko sentsibilizazioa eta errespetua bultzatu.

Deskribapena:

Kattalin eta Domingo pertsonaien bitartez, ikasleek baserriko eguneroko bizitza nolakoa den ezagutuko dute, bertako bizimoduak, zereginak eta baserritarrek egiten zituzten lan tradizionalak, euren jantziak eta dibertitzeko moduak...

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK:

Bisitaren aurretik:
Sagardo Astea bideoa ikusi, baserriko dolarean sagardoa nola egiten zen erakusten duena.

Bisitaren ondoren:
Talde-dinamika batean, zerrenda bat egingo dute Igartubeiti bezalako baserri batean egiten ziren lanak eta gaur egun egiten direnak adieraziz.

BIGARREN HEZKUNTZA, BATXILERGOA ETA GOI MAILAKO HEZKUNTZA.                         BASERRIAN BIZITZEA

Lanketa eremua: Landa eremuko paisaia, bertan ematen diren aldaketak, artoaren sarrera, biodibertsitatea, historia, ondare material eta material gabea.

Helburu espezifikoak:

  • Iraganeko errealitatea ezagutzeko interesa eta jakin-mina bultzatu, gure gaur egungo gizartearekin duen lotura baloratzeaz gain.
  • Gertaera historikoen aurrean jarrera kritikoa bultzatu, gizarte historikoan eta gaur egungoen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak identifikatu, aztertu eta konparatzeaz gain.

Deskribapena:
Ikasleek baserriko eguneroko bizitza nolakoa zen ulertuko dute: nola bizi eta lan egiten
zuten baserritarrek, euren harreman sozialak, sinesmenak, elikadura, aisia, tradizioak...

ESKOLAN BURUTU AHAL IZATEKO IRADOKIZUNAK:

Bisitaren aurretik:
Amama filma, Asier Altunak zuzendua.

Bisitaren ondoren:
Talde-dinamika baten bitartez filma aztertu: baserriko bizimodua, denborarekin sortu diren desberdintasunak...

DOLAREA, BASERRIAREN BIHOTZA

Urriaren 4tik 13ra, Sagardo Astea ekimenaren barne.

Lanketa eremua: Zurezko arkitektura, sagardo ekoizpena, habea,  indar motak.

Helburu espezifikoak:

  • Dolarearen funtzionamenduaren berri eman: Dolareko habeen muntaketa eta desmuntatzea.
  • Teknologia, gizakiaren premiei erantzuteko beharra zela eta honen harira hausnartu.
  • XVI. mendetik aurrera baserria eta itsasoaren artean zegoen loturaren berri izan.  (Errekurtso naturalak, sagardogintza baleazaleak hornitzeko...)

Deskribapena:
Urrian, Igartubeitiko dolarea martxan jartzen da garai batean egiten zen modu berean. Hori horrela, aukera paregabea da sagardoa nola egiten zen ikusteko, sagarraren usaina sumatzeko eta lehen muztioaren lurrina sentitu ahal izateko.