Igartubeiti irisgarriagoa da orain Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eginiko dolarearen maketari esker

2019/06/06
Gaurtik aurrera Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eginiko XVI. mendeko dolarearen maketa Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan dago ikusgai. Honela, gerturatzen diren guztiek dolarearen egitura eta funtzionamendua hobeto ulertzea ahalbidetuko du, baserria bisitari ororentzat irisgarriago eginez.

2018. urtean Izarraitz Lanbide Heziketatik Igartubeitira eginiko bisitak elkarlanerako bidea ireki zuen, museoan ikusgai dagoen dolarearen maketa egiteko. Aldi berean, ekimen hau  Igartubeitik bultzatutako “Guztientzako museoak” programaren barnean dago, pertsona guztientzako irisgarritasun unibertsala bermatzen duten baliabide eta neurriak areagotu asmoz.

Baliatutako materialen artean, okumezko oinarriaren gainean Urola bailarako baserri zahar batetik berreskuratutako 300 urteko Euskal Herriko haritz baten egurra eta haritz amerikarraren egurrak daude.

Hemen maketa egiteko prozesuaren bideoa. 

Honenbestez Igartubeiti Baserri Museoak esker ona adierazi nahi die Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleei gure historia hobeto ulertzen eta Igartubeiti Baserri Museoa  bisitari guztientzat irisgarriagoa egiten laguntzeagatik.