Museoen Nazioarteko Eguna ospatu Igartubeiti Baserri Museoan

Aurtengo leloa jarraituz, museoetako bildumekiko sortzen diren loturak, Igartubeiti baserriko objektu eta bildumei buruz izango duten solasaldiatik abiatuz, belaunaldi ezberdinetako pertsonen artean loturak sortuko dira.

PROGRAMA:

Igartubeitiko altxorrak tailerra Maiatzak 17, 16:30-19:30

Haurrek, beraien aiton-amonen parte hartzearekin,  Igartubeiti Baserri Museoko piezetatik eta objektuetatik abiatuz, loturak eta harremanak finkatuko dituzte. Belaunaldien arteko ideien eta esperientzien trukaketa sortuko da eta era berean baserriaren ondareari buruzko irakurketa berriak proposatuko dira.

Prezioa: 3 Euro. Familientzako deskontu bereziekin

Hizkuntza: Euskara

Beharrezkoa da aurrez izena ematea, igartubeiti@gipuzkoa.net edo  943 72 29 78 telefonoan.

Ate irekien jardunaldia: Maiatzak 17 eta 18an Igartubeiti baserri museoko sarrera eta bisita gidatua doakoak izango dira. Bisita gidatuak 11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz.