Kirikoketa tailer praktikoak Igartubeitin

2019/02/21
Aurten ere Igartubeiti Baserri Museoan kirikoketa tailer praktikoak izango dira

Martxoaren 9an eta apirilaren 13an 10:00etatik 13:00etara Igartubeiti Baserri Museoan kirikoketa tailer praktikaok eskainiko dira Juan Mari Beltranen eskutik. Tailer hauen helburua urrian Igartubeitin ospatzen den Sagardo Asterako kirikoketa taldetxo bat sortzea da, Sagardo Astean bertan erakustaldiak egiteko. Tailerrak 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude eta dohainik izango dira. 

Izena emateko:

Tlf: 943 722978

email: igartubeiti@gipuzkoa.eus