Barne Begiradak

Igartubeiti Baserri Museoak, hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Next Generation deialditik dirulaguntza bat jaso du "Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" kultur proiektua garatzeko. Proiektu horrek hainbat sormen eta arte prozesu aktibatuko ditu landa-inguruneetan.