Albisteak

Emakumeen eguna ospatu dugu Igartubeitin

2016/03/16

Helduei eta haurrei zuzendutako Hazien inguruko tailerrekin eman zaio hasiera "Emakumeak Landa ingurunean IV. Jardunaldia"ri. Bazkaldu eta gero, "Amama" filma ikusteko aukera izan da, Asier Altuna zuzendaria bertan izan da ondorengo solasaldian. Haurrek bitartean, gailetak egin dituzte.

Giro aparta Barrikotean eta bertso saioan

2016/03/08

Urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtuta dastatzeko aukera izan genuen Igartubeitin. Ekitaldiari hasiera emateko Urretxu-Zumarragako bertso eskolako Gorka Azkarate eta Asier Sasieta aritu ziren bertsotan. Ondoren, Yartuko lehendakariaren hitzak eta Bitorino, Juan, Jose Luis, Pedro, Luis Mari eta Joseba, Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeko lanetan diharduten pertsonei omenaldia, bertsoak, sagar dastaketa, jana eta trikitixa.

Emakumeak landa ingurunean IV. Jardunaldia

2016/03/01

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Igartubeitin, martxoak 13an.

Barrikotea eta bertso saioa

2016/02/23

Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtua dastatzeko ordua iritsi da. Martxoak 5ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, sagardoa eta bertsoak uztarturik.

Zortzi kontakizun aurkeztu dira Areago. Istorioak belarrietara II. euskarazko kontakizun laburren lehiaketara

2016/02/02

Guztira zortzi kontakizun aurkeztu dira Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara II. euskarazko kontakizun laburren lehiaketara. Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du.

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen eskaintza Fitur-en

2016/01/22

Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa, Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio Itsaso), Gaztaren Interpretazio zentroa (Idiazabal), Ordiziako D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroa, Tolosako Gorrotxategi Konfiteria zentroa dira Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarea osatzen dutenak. Azkeneko urteetan lankidetzan lanean ari den sare hau FITUR-en aurkeztu da. Sare honen helburua da euskal geografia gastronomi ikuspuntu batetik ezagutzera emango duten esperientziak eta proposamenak sortzea.

Sagardo Uzta

2016/01/08

Abendu amaieran II. Sagardo Apurua izan da Donostian. Urtarrilaren 13an, Aritz Aranburu surflariak irekiko du kupela Zelaia sagardotegian. Aurten, Gipuzkoan, azken urteetako sagar kopururik gehiena bildu da. Eguraldiak eraginda izaera eta gorputz handiko sagardoa da orokorrean, aromatikoki freskoa eta ahoan borobila.

Agur 2015 urteari

2015/12/21

Laister agur esango diogu 2015 urteari eta errepasoa egiteko garaia da. Igartubeitin aurten ere saiatu gara Museoa publiko mota ezberdinei eskainitako jarduera anitzen bitartez, ondarearen gizarteratzera zuzendutako egitasmoak antolatzen.

Jesus Herasek Sagardo Asteko argazki lehiaketako bildumarik onenari saria lortu du

2015/11/30

Bigarren saria, Imanol Manterolak eskuratu du eta hirugarrena Miguel Caverok. Gazteen kategorian, berriz, Maria Romanentzat izan da lehen saria, Bingen Larrañagarentzat bigarrena eta hirugarrena Unai Larrañagarentzat. VIII. edizio honetan guztira 12 pertsonak parte hartu dute, 9 helduk eta 3 gaztek. Saritutako eta aurkeztutako argazkiak ikusgai izango dira urtarrilak 3rarte Igartubeitiko interpretazio zentruko erakusketan.

Igartubeiti Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko kide

2015/11/02

Igartubeiti Baserri Museoa "Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sare"ko kide da, ekimena bultzatu duen Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziari esker, D’Elikatuz Zentroarekin, Gaztaren Interpretazio Zentruarekin, Gorrotxategi Konfiteri Museoarekin, Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoarekin, Txakolingunearekin eta Villa-Lucía Ardoaren Gune Tematikoarekin batera. Euskadiko gastronomian eta ardoetan interesa duten bisitariei eskaintza aberatsagoa, dinamikoagoa, betea eta prestatua emateko asmoa du sare honek

Dardary laukotearen bideoa Igartubeitin grabatua

2015/10/15

Abuztuaren amaieran grabatu zuen Dardary laukoteak bideoa Igartubeitiko dolarean. Diska berrirako portadaren argazkian ere musikariak dolarean azaltzen dira biolin, biolontxelo eta gitarrarekin.

Sagardo Astea, urriaren 7tik 16ra

2015/09/22

Aurten, bisitariek sagar prentsaketak ikusteko aurrez izena eman ahal izango dute. Bestalde, Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XIV. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan ere GASTRONOMIAK pisu handia izango du. Igartubeitin, asteburuan, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa izango dira. Bertatik Bertara tailer-dastaketa izango da bertako produktuekin Santa Barbara jatetxeko sukaldarien eskutik. Sagar mota ezberdinen dastaketa ere izango da Jakoba Errekondoren eskutik. Ezkio-Itsasoko zenbait ostatu eta jatetxeetan urriak 10ean, 11ean eta 12an "Sagardo Astea" menu berezia eskainiko da eta egun horietan ere Ezkioko eliza ezagutzeko aukera izango da, 10:30etatik 11:30etara eskainiko diren bisita gidatuei esker.

"Sagardoa bidegile" dokumentala

2015/09/11

Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioko Culinary Zinema sailean estreinatuko da.

Gipuzkoako Artzain Eguna irailak 6an Legazpin

2015/08/31

Aurtengo 25. edizioan, Gipuzkoako Artzain Gaztaren Lehiaketa, omenaldiak, dastaketak, erakusketak eta Artzain txakurren lehiaketa ere izango dira, besteak beste.

Gipuzkoan esnea ekoizten zuten baserrien hiru laurdenak desagertu dira

2015/08/21

Denok dakigu baserritarren bizimodua oso gogorra dela, urte osoan lan eta lan aritzen diren arren askotan emaitza ez da bidezkoa izaten, esnea ekoizten duten baserritarrena da oso adibide argia.

Inaziotar bidea

2015/07/30

Inaziotar Bideak Loiolako Inaziok 1522an bere jaiotza herritik Manresara egindako bidaia irudikatzen du. Ibilbide osoak 675 km ditu eta ibilbidearen Euskadiko zatiak 150 km ditu.

1615 Baskavígin, Euskal Baleazaleen Hilketa

2015/07/13

Renoko, Nevadako Center for Basque Studies-ek eta Euskal-Islandiar Adiskidetzak antolatuta, Etxepare Institutuarekin eta Aquarium-ekin lankidetzan, uztailak 17an, ostiralean Aquarium-ean "1615 Baskavígin, Euskal Baleazaleen Hilketa" jarduera antolatu dute. Goizean eguardirarte zenbait adituen solasaldiak eskainiko dira eta arratsaldean, berriz, liburua aurkeztuko da.

Erlezaintza

2015/07/06

Puri purian eta kezkatzen gaituen gaia jorratu dugu aurtengo Baserri Eguneko 7. edizioan, erlezaintza, hain zuzen.

Artxiboa