Artoa funtzesko elikagaia, XX. mende hasiera arte

Artaburu aletuak erregai gisa erabiltzen zituzten eta aleak errotara eramaten zituzten. Arto-irina galbahetik pasa ondoren taloak eta morokila prestatzen zituzten. 

Artoak, euskal landetan, artatxikiaren tokia hartu zuen, eta gizakiaren dietan aldaketa handia eragiteaz gain animalienean ere eragin zuen, behiak negu partean gobernatzeko artatxiki lastozko azaoak erabiltzen zituzten eta.

Artoaren hedapen zikloa XVIII. mendearen erdialdera arte luzatu zen. Garia ez zen oraindik desagertu. Gari-irina zen artean preziatuena eta erraz bihurtzen zen merkatuan dukat edo diru jakina. Horregatik, jabeek errenta gari-anegekin ordaintzea eskatzen zuten beti. Horrela Gipuzkoako lurraldean dieta bikoiztura zentzugabea ezarri zen. Nekazariek bi uzta erein behar zituzten era berean: bata taloa eta beraiek jaten zuten arto-ogia oreztatzeko artoa, eta bestea Elizak eta maiztergoak ezarritako zergei aurre egiteko garia. XX. mendearen erdi aldera utzi zen azkenean alde batera, Elizaren opariak desagertu zirenean, eta nekazariak orohar lurren jabe egin zirenean, Kantauriko itsasertzean garia biltzen ahalegintzeko ahalegin zentzugabea. 

Artoaren eragin miragarria XIX. mende hasieran bukatu zen, gerra iraultza eta aldaketa bortitzen garaia izan zen eta industria sartu zen Euskal Herriko aranik barnekoenetaraino. 

 Artaburuak Igartubeitin