Lihoaren eta euskal emakumeen historia ezkutua

Jose Antonio Azpiazuk Lihoa lantzen Zikloan (2014eko irailean) eskainitako solasaldiaren laburpena.

Lihoaren hazia

Euskaldunek itsasoz Asturias-Galizia-Portugal eta Sebilla ibilbidea egin izan dute mendeetan zehar. Portugalen oso kalitate oneko liho-hazia biltzen zenez, Europa guztitik bertara joaten ziren bila. Hemengo merkatariak itsasontzi handiak bertara eraman eta burdin eta tresneriaren truke hirurehun edo laurehun zakurekin bueltatzen ziren, garai hartan industria bat zen.

Portugaldik ekarritako hazia Debatik Elgoibar ondora, bi gizonek, txalupan, Altzolako portura eramaten zuten XII, XIII eta XIV. mendeetan. Merkatariek mandazainen laguntzarekin, Altzolatik mando gainean zabaltzen zuten Gipuzkoa guztian barrena, baita Nafarroan, Araban eta Gaztelan ere.

Behin liho hazia herrietan zegoela, merkatariek erretoreari eskatzen zioten igandeko mezan esan zedin saltzailea astebetez herrian egongo zela, liho-haziak saltzeko prest. Orduan emakumeak mezan hori jakinda, bakoitzak bere liho haziak erosten zituen.

Lihoa Igartubeitin

Emakumearen lanak eta nekeak

Emakumeek baserri inguruko lurra landu, ongarria bota eta erositako hazia erein egiten zuten. Ondoren, zaindu eta lastoa atera. Hurrengo lana, liho-putzuetara eramatea zen, bertan 15 egunetan uretan sartuta egoten zen biguntzeko. Lan guzti hau emakumeek burutzen zuten, gizonek ez zuten parte hartzen, XIX.mendean hasi ziren gizonak telareetan lanean, baina ordura arte ez. Uretatik atera ondoren zelaiean lehortzen uzten zuten eta tresneri ugari erabiltzen zuten, mazoak, adibidez, zapaltzeko eta haria ateratzeko.

Haria zutenean, emakumeak gauez biltzen ziren lihoa lantzeko ganbaretan, emakumeak bakarrik biltzen ziren, eta argia izateko bale-olioarekin kriseilu txikiak erabiltzen zituzten. Badaude erderaz zenbait esaera, “Cada moza que le tocaba traía su caldíl con grasa de ballena”, “por San Agustin hilan las mozas con un candil”.

Liho-jotzea, trankaketa, txarranketa, hari hori ateratze eta fintze prozesuak, ondoren, matazak egin eta egosteko pago egurraren hautsa erabiltzen zen, sutako hautsa.

Emakumea iruten

Lanaren emaitza

Alkandorak, maindire eta izarak, prakak, tobailak, mukizapiak ere lihozkoak egiten zituzten. Baita elizari lotutakoak ere, abadeen arropak, altareetarako estalkiak, ogia eramateko edo eskaintzeko oihalak ere edo eta hiletetarako, hilak nolabait estaltzeko. Eta hila ehortzi baino lehenago izara ere oso preziatua zen, gorde egiten zen hurrengo urteetarako.

Burukoei dagokinez, lihozkoak ziren guztiak, neskak eta dontzeilak, burua aske eraman zezaketen, ez zuten estali beharrik, baina umeak, emakume ezkonduak, serorak, (ustez elizari ezkondutakoak, eliza zaintzen zuen emakumea) eta monjak noski, denak burua estalita izan behar zuten. 

Burukoak izugarrizko borrokak ekarri zituen elizarekin, elizak esaten zuelako símbolo falikoa zirela, hau da, zakilaren itxura hartzen zuen sinbolo bat zela, eta emakumeek ez zuten ezeztatzen.

Lihoz egindako oihalak

Beatilak* ospe handia zuen garai hartan, baina guretzat guztiz ezezaguna da, gure artean burua estaltzeko ohitura galdua dagoelako, galdu baitira garai hartako lan egiteko metodoak ere. Alkandorak esaterako, oso zakarrak ziren lihoa ez zelako gehiegi lantzen. Aldiz buru-estalkiak egiteko oso liho fina erabiltzen zuten, asko landutakoa, beatilak horrelaxe egiten zituzten. Beatilak batez ere saltzeko egiten zituzten, merkatariari saldu ondoren, hauek penintsula guztiko herrietako merkatuetara eramaten zituzten, Medina del Campo, Valladolid, Valentzia, Madrilera, Sevillara, etab. Mando gainean bi kaxatan 100 kilo jarri eta garraiatzen zituzten, askotan ez ziren iristen, bidean erortzen zitzaizkielako. Beatilak ikaragarri saltzen zituzten, oso ospetsuak zirelako, eta, batez ere, emakumeek burua estali behar zutelako. Modari ere pixka bat begiratzen zioten, eta zenbat eta beatila eleganteagoa izan, orduan eta apainago zeuden. Emakumeek egiten zituzten beatilak, baina saltzerako momentuan, merkatariekin negoziatu beharra zeukaten, beraz, emakumeen irudia hautsiz. Emakumeek zioten: “aizu, ez badidazu hainbeste ematen ez dizut salduko! Beste merkatari bat daukat atzetik!” Merkatarien artean ere espioiak zeuden, bazekiten emakume bakoitza zer egiten ari zen eta zer zeini erosi. Emakumearen borroka hori plegu askotan agertzen da, emakumeak bere izaera ekonomikoa hartzen du, beraz izaera soziala ere bai. Emakumea bere negozioa aurrera eramaten zuen.

*Beatila (Lar beatillea (det.)), bietila (V-m ap. A). "Beatilla, tela delgada de lino, viene del Bascuence meatilla, meatillea, que significa 'lana delgada' (illea, ulea, 'lana', mea, 'delgada'). Beatillea, miisa" Lar. "Hilo fino que se hace de cerro puro" A. Cf. DAut: "Beatilla, cierta tela de lino delgada y clara, de que suelen hacer tocas las Beatas y mujeres recoletas [...]. Covarr[ubias] discurre se pudo así llamar de la palabra Beata"; Aizk: "Beat-illea (Lar), misija (G), beatilla, tela delgada para tocas de monjas".

Orain dela 100 urte arte oraindik jantzi preziatuenak lihoz egindakoak ziren, gogorrenak ziren eta zakarrak ere bai batzuetan. Ordutik aurrera linugileak desagertu egin ziren.

Lihozko jantzi guzti horien atzean emakumea dago, emakumearen lana. Emakumeek presentzia ekonomikoa zeukaten eta ondorioz, presentzia soziala ere bai, legeen aurrean, epaileen aurrean ere bazuten beren eginbeharra.