Zure neurrirako esperientziak

Bost zentzumenen bitartez, goza ezazu bisita berezietaz. Aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Igartubeiti Baserri Museoan zure neurrirako esperientziak eskaintzen dizkizugu: 

“Paisaiatik mahaira”
Bertako elikagaien dastaketa: Goierriko sagardoa, Euskal sagardoa eta Gorenak sagardoa, sagar zukua, Idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia, artisau gailetak.

Ezin duzu aukerarik galdu...

Prezioa:

  • Helduak: 4 Euro 
  • Haurrak: 2 Euro

“Baratzeko sekretuak”
Gidatutako ibilaldia.Baserri mundua ezagutu ezazu bere inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez. Guztiak betetzen dute bere funtzioa Igartubeitin, esperientzia honen bitartez, beraien sekretuak deskubri itzazu.

Doako jarduera

"Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia"
Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu… Utzi zure zentzumenek gida zaitzaten, eraldatu, esperimentatu! Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu interpretazio zentroko eta baserriko bisitan. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian. 

Prezioa: 

  • Helduak: 15 Euro
  • Taldeak, Jubilatuak eta gazteak: 10 Euro
  • Haurrak: 5 Euro

Esperientzia hauetaz gozatzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. 

Telefonoa: 943 72 29 78

E-maila: igartubeiti@gipuzkoa.eus

 

 

 

 

 

Noiz
2017/08/01 10:15 - 2017/12/31 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal