"Hitzekin jolasean" lehiaketa

Hitzekin jolasean lehiaketa






Abenduaren 3tik 24ra eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak “Hitzekin jolasean” ekimena proposatzen dute. Ekimen hau lehiaketa bat izango da eta Twitterren bitartez museoetako jarraitzaileek landa-kulturari, itsas-kulturari eta gerra karlistei buruzko euskarazko hitz desberdinak proposatzeko aukera izango dute.

Lehiaketan parte hartuko duten pertsonen artean Aldundiko Museoetako hiru produktu sorta zozketatuko dira museoetako argitalpenak barne.

Azpian datozen irizpideak irakurri eta gure jardueran parte hartu!

Jokuaren nondik norakoak:
Zozketan parte hartzeko eta #hitzekinjolasean traola erabiliaz gutxienez ekintza hauetako bat egin beharko duzu:

  • Gaiarekin erlazioa duen hitzen bat gehitu (itsas-mundua,landa-mundua, guerra Karlistak.)
  • Webgunean eman ditugun hitzen esanahia idatzi
  • Hiztegiko zerrendako hitzen esanahi bera duen beste hitz bat gehitu.

Zuen hitzak gurekin elkarbanatu!

Pixkanaka pixkanaka osatzen joango garen hiztegiaren adibide bat uzten dizuegu.

  • Elaratz:
  • Pertza: Egosteko erabiltzen den ontzia, euskarri bakarra eta mugikorra duena eta eskuarki elaratzean zintzilik egoten dena.
  • Galgoe (hego-sortalde): Haize-arrosako norabideetako bat.
  • Trebere:
  • Suburni: Supazterrean suari eta enborrei eusteko ezartzen den burdina.
  • Holesi: Lurrean sartutako hesolez egindako lana. Herri-lanetan, egurrezko, metalezko edo hormigoizko piloteak elkarrekin trabatuta jarriz egiten da, kai bateko ertzak babesteko edo ur-ibilgu bateko korronteak bideratzeko balio du eta gerrate karlistetan lubakietan baleude bezala, ezkutatzeko erabiltzen zuten.
  • Antusiñe: 
  • Lubaki: Soldaduak gorputza tiroetatik babesteko lurrean egiten den ibiltzeko eta bertan instalatzeko moduko zulo luzea, aurrealdetik lubanez eta bestelako babesgailuz hornitua
  • Buruzagi:
  • Txapelgorri: Egun karlistak identifikatzen ditugu izen honekin, baina euskaldun liberalei ere txapelgorri edo “Pesetero” bezala ere ezagutzen zitzaien.
  • Ipurtola:
  • Dezga: Zurezko oraska, enbor hustu bat, ogi-orea egiteko erabiltzen dena.
  • Harresi:
  • Erradea: Kono-enbor formako gaztaina zurezko ontzia, herriko iturritik edo ur putzutik baserrira ura garraiatzeko erabiltzen zen.
  • Ausarta:
  • Txanela: Ondo lauko txalupa txikia. Portuetan bereziki lehorretik ontzira joateko erabiltzen den ontzia.
  • Espioitza:
  • Bolondres: Borondatezkoa (bereziki soldaduaz esaten da)
  • Pegarra:
  • Beltza: Gerrate karlistetan liberalei deitzen zitzaien “beltzak”, jantziaren koloreagatik
  • Beita:
  • Oporra: Pieza bakarreko zurezko ontzia
  • Kroka:
  • Pishonera/pixonera: Donostiako Kaiean sareak konpontzeko, arrainaren deskargan, salmentan, zebiltzan emakumeei ematen zitzaien izena.
  • Ittarkak:
  • Foru: Herri edo herrialde bateko usadio eta ohiturak idatzita batzen zituen araudi-multzoa, hein batean, herrialde horretako zuzenbide edo lege-bilduma osatzen duena.
  • Mataputxa:
  • Artsare: Ardientzat zurezko barraz egindako sareto itxurako aska
  • Ardora:
  • Gotorleku: Gotor babesturiko leku edo barrutia, lurralde jakin bat babesten duena.
  • Matxarda:
  • Galbaie: Bahetzeko hari gurutzatuzko tresna biribila
  • Obradorie:
  • Zaildu: Bizimodu gogorrera ohitu, gazt: sufrido
  • Matarraski:
  • Enbata: itsas bazterreko haize bortitza
  • Espartinak:
  • Etxada: Sarea uretaratu eta berriro jasotzeko lanak. Sarea uretan dagoen denbora
  • Eskifaia:
  • Tabal: Sardina, sardina zaharrak edo antxoak kontserbatzeko erabiltzen den upela
  • Mutiloi:
  • Millotar- “milotar”:  gaztainondoz eginiko otarra
  • Arrua:
  • Surbesta: Arrantzaleek erabiltzen duten uretarako txapela. Ura lepotik ez sartzeko txapel honek bera atzealdea luzeagoa du.
  • Akordio:
  • Tupina: Metalezko ontzia, estalkiduna, eskuarki esnea gordetzeko erabiltzen dena.