Kalaka. Baztango txorimaloa

Igartubeitiko txorimaloa






Objetua: Txorimaloa

Datazioa: XX

Neurriak:72,00 x 140,00 x 70,00 zm

Gaia-teknika: Mistoa eskuzkoa

Bilduma: Gipuzkoako Foru Aldundia

Kodea: GFA-004598-001

Jatorria: Zugarramurdi

Egiturak ondoko osagaiak ditu: Zurezko lau hegal, ardatz bati lotuak. Ardatzaren beste muturrean zurezko pieza bat, burdinazko hiru pieza mugikor (ferra-zatiak) iltzatuta dituena.
Haizeak jotzean, pieza mugikorrek talka egiten dute azpiko sega batekin eta horrela hegaztiak uxatzen dituen soinuak sortzen dira, haizearen abiadurari egokituak. Sega, bere aldetik, haize-orratzaren efektua egiten duen oihal bati itsatsirik dago. Egitura osoari zurezko zutoin batek eusten dio. Zurezko eskailera zati bat ere badago. Pipi arrastoak ageri dira. Antzeko txorimalo bat dago Donostiako San Telmo Museoan, Baztandik ekarria eta ondoko idazkuna duena: "kalaka bele-izugarri". A. Agirre Sorondoren arabera,txorimalo mota hau beste herrialde batzuetan ere erabili izan da, hala nola, Austrian (ikus bere "Tratado de molinología", 66 or.)

Informazio gehiago.