Sarrera bateratua

Sarrera bateratua Untzi Museoarekin eta Zumalakarregi Museoarekin: 7,00 €. Tiketa hiru museoetako edozeinean eros daiteke eta baliogarria da zentro bakoitzaren ordutegiaren barne. Aldez aurretik eskatuz gero, bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen du. Iraunaldi mugagabea du.

ZIUM Sarrera bateratua




Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiru foru-museoetarako sarbidea baimentzen duen sarrera konbinatua eskaintzen du:

  • Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi), XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta aztertzeko erreferentzia zentroa, XVII. mendeko baserri tipikoa den Iriarte Erdikoa etxean.
  • Untzi Museoa (Donostia): euskal itsas ondarea eta historia lantzen duen zentroa. Donostiako portuan dago, Kontsulatuaren dorretxean, XVIII. mendeko eraikinean.
  • Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digun XVI-XVII. mendeko baserria.