"Landareen sekretuak" bisita tematikoa, uztaila eta abuztuan

11:30etan, asteartetik igandera. Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea

Landareen sekretuak bisitan Igartubeiti baserriaren inguruan barna ibiliz, jan daitezkeen hainbat landare aurkitu, haien propietateak, ezaugarriak ezagutu eta dastatu ahal izango du bisitariak.

Bisita 11:30ean izango da, eta ordubeteko iraupena izango du.

Edukiera 20 pertsonarentzat da.

Jarduera guztia kanpoan egiten da.

Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono-zenbakietan.

 

Landareen sekretuak Igartubeitin

Noiz
2021/07/01 12:30 - 2021/08/31 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal