Erreserbarik gabeko bisita komentatuak

Igartubeiti Baserri Museoak banaka (talderik ez, gehinez 10 pertsona) museoa bisitatzera datozen bisitari guztiei eskaintzen die bisita gidatua egiteko aukera eta ez dute zertan aurrez erreserbarik egin behar.

Bisita komentatuak eskaintzen dira asteartetik igandera, biak barne, ondorengo ordutegi eta hizkuntzatan:

  • 11:00etan: euskeraz
  • 12:30etan: gazteleraz
  • 17:00etan: euskeraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.

Igandeetan ez dago 17:00etako bisitarik, ordutegia 10:00-14:00 delako. 

Bisitariak egin behar duen gauza bakarra da Interpretazio zentroan dagoen jendearen arretarako gunera joan eta bertan sarrera erosi baita bisitari buruzko informazioa jaso ere.