Igartubeiti baserri dolarea bisitatu ondoren, ezagutu gaur egungo sagardotegi bat bertako sagardoak probatuz sagardogileak gidatuta eta menu tradizional bat dastatuz.
Esperientzia honek barne hartzen ditu:
- Igartubeiti baserri-museoan bisita gidatua
- Dastatze gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
Iraupena: 5 ordu inguru
Prezioa:
- Helduak: 59 €
- Umeak (14-17): 42 €
- Umeak (4-13): 25 €
Esperientziaren ezaugarriak:
Dolare baserriaren egitura bisitatu ondoren, bertan bizi izan zen familiaren eskutik, garaiko bizimoduak ezagutuko dituzu Interpretazio Zentroaren multimedia-baliabideen bidez. Ondoren, sagardo dastatze gidatua egingo da inguruko sagardotegi batean eta menu tradizional batekin bukatuko duzu esperientzia.
Sagardotegiko menua:
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua
- Txuleta parrillan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta Sagardoa
- Beste menuetarako egin kontsulta info@sagardoa.eus
Taldeak/Tarifak:
- Gutxieneko taldea: 2 pertsonatik gora.
- Prezioa haurrak (<3): 0€
- Taldeentzako tarifak kontsulta egin info@sagardoa.eus
Ordutegia/ Hizkuntza:
- Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa.
- Ordutegia: Urtarriletik urrira. Ostiraletik igandera: 11:00etan.
- Beste hizkuntza edo ordutegietarako egin kontsulta info@sagardoa.eus
Elkargunea:
- Igartubeiti: Ezkio bidea s/n, 20709 Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa.
- Sagardotegia aukeran: Aburuza / Oiharte
- Garraio zerbitzua nahi bada egin koltsulta: info@sagardoa.eus
Ordainketa:
- Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
Bonoa:
Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizu zure helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizu elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
Ezeztapena:
- Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Zerbitzu osagarriak:
- garraio zerbitzua
- gida laguntzailea
- bisita eta dastatze gidatua sagardotegian.
- Ordutegia eta elkargunea: Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa: Pertsona kopurua eta aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
Erreserbak:
- On Line
- info@sagardoa.eus
- 943 33 68 11