Martintxoren freskagarririk gustokoena ginkana

Igartubeitiko MartintxoIgartubeitiko Martintxo zain daukazue, ea laguntzen diozuen bere edaririk gustokoena egiten!!!

Oso erraza da, lehendabizi harreran, azalpenak eta lehen pista dituen orria banatuko dizuegu.

Ondoren, baserri inguruan sakabanatuta dauden eta zenbakiak daramatzaten 7 QR-ak jarraitu. 

 

  • 6 urtetik gorako haurrak dituzten familliei zuzenduta dago ginkana hau.

Ziur primeran pasako duzuela eta amaieran sorpresa bat izango da zuentzat, familia!!!