Lurraldeak [Territorias]

Lurrealdeak [Territorias] 2019ko uztailean hasitako prozesu baten emaitza da, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren testuinguruan.

30 egunez, Goierri eta Urola Garaiko 18 emakumeri elkarrizketak eta argazkiak egin zizkien Natheim (Nathalia Heim) artistak. Helburua, normalean “Euskal emakume” moduan ulertzen dena auzitan jartzea izan zen, bakoitzaren historia pertsonalean barrena eginiko ibilaldi baten bitartez. Hauetan, haurtzaroko lurrinak, baserriko irudiak, kaleko jolasak, nerabezaroko garaiak, amatasun sentimenduak, egiazkotzat hartzen diren ideiak eztabaidan jartzea, zoriontasun sentimendua, harrotasuna, tristura edota haserrea, agertu ziren. Bailarako euskal emakumeen iruditegi sentsible berria marrazten duen errebeldia azaleraziz. Ez baitago emakume euskaldun bat, historiadun emakume euskaldunak daude.

Protagonistak: Ainhoa Idiakez Izagirre, Aloña Aramburu Tolosa, Ane Aramburu Amilleta, Ane Irastorza Egea, Ane Iturbe Garcia, Bakarne Mendiola Inza, Edurne Elorza Beitia, Eider Berasategi Arzelus, Itxaso Olabide Otaegi, Itziar Cuadrado Uribe-Etxebarria, Izaskun Unzurrunzaga Pildain, Karmele Dorronsoro Yurramendi, Leire Rodriguez Amundarain, Lierni Lapizondo Yurrita, Lierni Unzurrunzaga Pildain, María Carmen Goiburu Jauregui, Meli Caballero Aguiar, Miryam Galilea Ibáñez.

Inaugurazio ekitaldia irailak 12an, 19:00etan izango da Igartubeiti Baserri Museoan. 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2019/09/12 19:00 - 2019/11/30 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal