Hezkuntza

Museoa etengabeko ikaskuntzarako espazioa denez, Igartubeitiren hezkuntza programak museotik sortzen diren praktikak eta hausnarketak biltzen ditu.

Haurrak tailerrean Igartubeitin

Ondarearen ikuspegi zabaletik abiatuz, kultur, natur ondarea baita materia gabea ere, gure ingurunearekiko harremanen eta behaketa aktiboaren garrantzia azpimarratzen du.

Proiektu hau etengabe eraikitzen ari da, parte hartzeari irekia da eta guztiei zuzendua dago, ikasleei, familiei, helduei, haurrei,hirugarren adineko pertsonei.

Bisitak, jarduerak, kultur egitasmoak, jardunaldiak eta hezkuntza baliabideak barne hartzen ditu.

Gazteak Igartubeitiko tailerrean

Lan ildoak:

  • Bertako kultura: ohiturak, lanbideak, kultur adierazpenak, historia.
  • Euskara.
  • Natura, paisaia, lurraldea.
  • Jasangarritasuna
  • Ahozkotasuna, memoria.

Gaiak:

  • Baserri mundua: giza harremanak, ohiturak. Baserria lurraldea okupatzeko modu bezala eta hiribilduekin duen harremana.
  • Paisaia: gizakia eta naturaren arteko harremana:
    • Basoa eta arkitektura
    • Basoa eta eguneroko bizimodua
    • Medikuntza naturala
    • Elikagaiak
  • Baserriaren arkitektura eta bilakaera
  • Bertako memoria historikoa