Museoa eta bere programazioa pertsona guztiei zabaltzeko lanean dihardugu etengabean, irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoan.
Gure Irisgarritasun Planak neurrien etengabeko ezarpena eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako gomendagarriak diren zentzumen esperientzia programa baten sorkuntza barne hartzen ditu.
- Koltsulta ezazu hemen, esperientzien Programa: Igartubeiti Zure Eskura
- Irisgarritasun neurriei buruzko informazioa:
Desgaitasun egiaztatua duten pertsonak eta beraien laguntzaileak doako sarrera dute.
IRISGARRITASUN FISIKOA
Bi gurpildun aulki ditugu maileguan. Harreran eska daitezke.
APARKALEKUA
Erreserbatutako plaza daukagu.
Erreserbatutako plazatik espaloira joateko ibilbidea aparkalekuko sarguneko bidetik egiten da.
IGOGAILUA
Interpretazio zentrora-harrerara sartzeko igogailua aparkalekuan dago. Igogailua kanpoan dagoen pasilo zabal batera iristen da eta bertatik interpretazio zentroko sarrera nagusira iristen da.
HARRERA-INFORMAZIO MOSTRADOREA
Jendearen arretarako mostradorea egokitutako eremuarekin
INTERPRETAZIO ZENTROA
Interpretazio Zentroko gune guztiak, erakusketa guneak, denda eta zerbitzuak gurpildun aulkiekin irisgarriak dira.
KOMUNA
Egokitutako komuna, haurtxoei fardela aldatzekoa dauka.
BASERRIKO SARRERA
Aparkalekutik baserriko atarira doan zoladura txintxorrezkoa da lurrarekin eta nahiko trinkoa da.
Gurpildun aulkiekin baserrira sartzeko albo batera pasagunea dago aukeran.
- Lehen solairua:
Baserrian guneak komunikatzeko arrapalak daude.
- Bigarren solairua:
Baserriko eskaileren ordez kanpotik ibilbide bat dago, aldapan, baserriko behe oineko atzeko atetik doana.
IKUS ETA
ENTZUMEN IRISGARRITASUNA
Museoko zentzumen eragozpenak ezabatzeko lanean dihardugu.
Kontsulta ezazu museoan 943 72 29 78 telefonoan edo emailez.
IGOGAILUA
Txistu moduko seinale akustikoa du geldialdi ezberdinetara iristean eta atea irekitzerakoan.
Kabinak argiztapen maila egokia du.
ITSU-TXAKURRAK
Itsu-txakurrak eta bere laguntzaileak museoan sar daitezke.
INTERPRETAZIO ZENTROA
Zentzumen aniztasun baliabidea ikutu daitezkeen objektuekin.
ADIMEN IRISGARRITASUNA
Kontsulta ezazu Igartubeiti Zure eskura programa.
Gomendagarria da etorri aurretik aurrez telefonoz 943 72 29 78 deitzea.
KONTAKTUA
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkiorako errepidea 1. Km
20709 EZKIO (Gipuzkoa).
Tf. 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.eus
rekin lankidetzan