"Udazkeneko kontserba" tailerra

6 urtetik 12 urte bitarte dituzten familien haurrei zuzendua, urriaren 28an, 16:30etatik 18:00etara, Anjel Azpillaga Eizmendik eskainia Kutxaekogunetik.

Garai batean hozkailurik ez zegoenez gatza, kea eta bestelakoak erabiltzen zituzten elikagaiak kontserbatzeko. Tradizio hura berreskuratu nahian tailer honetan kontserbak egiten ikasiko dugu (izozte teknika, almibarra...). Esperimentatzeko gogoa eta amantala ekartzea besterik ez dituzue beharko tailerrean parte hartzeko!!

Tailerra doan izango da eta dagoeneko baduzue izena emateko aukera!!

Noiz
2017/10/28 - 16:30 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal