Albisteak

Igartubeiti Txikia

2019/03/15
Eguberrietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian ikusgai izan zen jaiotza, Igartubeiti baserriaren erreplika da Rosa Garmendiak egina. Ezkioko Udalaren eta Yartu Kultura Elkartearen eskutik, Rosa Garmendiak egindako lanaren aurkezpen-ekitaldia izango da martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Ezkioko udaletxeko ganbaran.

Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoetarako deialdia irekita

2019/03/03
Mugaz gaindiko sareko hiru zentroetako batean erresidentzia artistikoa egin ahal izateko izen-ematea apirilaren 5era arte egongo da zabalik