Carlos De Cos eta Iker Ruiz XI. Sagardo Astea Argazki Lehiaketako sarituak

2018/12/04
Epaimahaiak, argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan ditu.

Urretxuko “Argazki” elkarteko bi kidek eta Legazpiko “Ikatza” elkarteko beste bi kidek osatutako epaimahaiak, argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan ondoren, ondorengoa erabaki du:

Helduen kategoria:

  • 1. saria: Carlos De Cos
  • 2. saria: Guillermo Murciego
  • 3. saria: Carlos Mediavilla

Haur kategoria:

  • 1. saria: Iker Ruiz
  • 2. saria: Ruben Murciego
  • 3. saria: Alex Murciego

SARIAK:

Helduen maila:

  • Argazki bilduma onenari: 200 €
  • Bigarren argazki bilduma onenari: 150 €
  • Hirugarren argazki bilduma onenari: 120 €

Haurren maila:

  • Argazki bilduma onenari: 75 €
  • Bigarren argazki bilduma onenari: 50 €
  • Hirugarren argazki bilduma onenari: 30 

Sari banaketa abenduak 15ean izango da eguerdiko 12:00etan. Argazkien proiekzioa egingo da.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta ZORIONAK!!! sarituei. 

Carlos De Cos eta Iker Ruiz XI. Sagardo Astea Argazki Lehiaketako sarituak

Carlos De Cos-en iazko sarituaren argazkia