Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala

2012/04/13 lurra
Gaurkoan, erreflexiorako dokumental baten berri eskaintzen dizuegu, Bizilur eta Ehne Bizkaiak sortutako Gure lurra, gure etorkizuna.

Bizilur-ek , Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeak eta Ehne Bizkaiak, Euskal Herriko nekazarien elkartasunak Gure lurra, gure etorkizuna izeneko dokumentala sortu berri dute.

Alde batetik, iraunkortasuna, ingurumena eta horrelako hitzak erabiltzen ditugu eredu gisa baina bestalde, errealitatea bestelakoa da: ingurumenaren kontrako proiektuak,  Abiadura Handiko Trena, zentral hidroelektrikoak eta nekazaritza iraunkorraren kontrakoak ere bai, nekazariei lur sailak kentzen zaizkie, industri nekazaritza bultzatzeko, hiri handien sorrera bultzatuz eta herri txikiak desagertaraziz.

Euskal Herriko eta Hego Ameriketako zenbait nekazari ekoizleekin eta adituekin izandako elkarrizketak azaltzen dira dokumental honetan.

Kontraesanak izugarriak dira eta pobrezia gero eta handiagoa da, bizi kalitatea galtzen ari gara, arazoak ditugu urarekin eta abar. Guzti hau aldatzea denon esku dago.

Zer deritzozu? Komentario bat idatzi dezakezu.

Dokumental osoa euskaraz ikusteko (58:14)