Shelma Huxley

Historialari honek omenaldia jaso du Donostiako Aquarium museoan euskaldunek burututako balea-arrantza espedizioen inguruan burutu dituen ikerketa lanak eskertu asmoz. Bestalde, UNESCOk Red Bayko aurkikuntzak ondare izendatu ditu.

Shelma Huxley historialari ingeles-kanadarrak San Joan naoaren lehen aztarnak aurkitu zituen Oñatiko artxibategiko agiri batean. Ondoren, emakume honek egindako ikerketei esker Terranovako ur hotzetan aurkitu zuten San Joan ontzia. Donostiako Aquarium museoak omenaldia eskaini dio urrezko domina jasoz. 

Euskaldunek Mundu Berrian burututako balea-arrantza espedizioei buruzko artxiboen bilaketan aditua da Shelma. Urteetan XVI. mendeko testamentuak, epai-agiriak eta aseguru polizak aztertu ditu artxibategietan, informazio ugari bilduz. 1978an galeoi baten hondoratzeari buruzko informazioa zuen epai agiria aurkitu zuen.  Agiri horrek adierazten zuen baleontziaren kokapen zehatza. Shelmak bere aurkikuntzen berri eman zien Kanadako arkeologoei eta Robert Grenier eta Parcs Canadako arkeologo taldea lanean hasi ziren Red Bayko badian, San Joan ontzia aurkituz. 

Bestalde, UNESCOK, Red Bayko XVI. mendeko itsas santutegia  ondare izendatu du. Uharte osoan, balearen koipea urtzeko labeen aztarnak, kupelak egiteko etxolenak, eraikinetarako Euskal Herritik eramandako teila pila daude. Bertako uretan San Joan ontziaz gain beste hiru euskal baleontzi eta lau txalupa aurkitu dituzte.

Shelma Huxley