Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak

Museoaren Nazioarteko eguna maiatzaren 18an ospatzen da, Igartubeiti egun horretan itxita egon zenez, maiatzaren 22 eta 23rako antolatu ditugu zenbait ekintza.

Igartubeiti baserri museoak bi ate ireki jardunaldi antolatuko ditu maiatzaren 22 eta 23an. Bietan, bisitariek "Hazia erein" ekintzarekin goza ahal izango dute beraiek aukeratutako hazia erein ondoren, etxera eraman ahal izango baitute.
Ekimen honen bitartez, Igartubeiti baserri museoak gizartearekin duen harreman estua adierazi nahi du, ICOM erakundeak proposatutako aurtengo museoen Nazioarteko Egunaren leloarekin, "Museos para la Armonía Social", bat etorriz.
Bi egunetan, bai maiatzaren 22an, larunbatean baita 23an, igandean ere, sarrera eta 11:00etan, 12:30etan eta 17:00etan eskaintzen ditugun bisita gidatuak doakoak izango dira. Museoaren irekiera ordua ohikoa izango da, 10:00-14:00 / 16:00-19:00.

Noiz
2010/05/22 10:00 - 2010/05/23 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Gaia
Museon Nazioarteko Eguna
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal