Gaur, asteazkena, otsailak 28, museoa itxita
Elurra dela eta museoa itxita izango da
Ordutegi zabalagoa
Martxoak 1etik urriak 31 bitartean, asteartetik larunbatera arratsaldez ere zabalik
"Naturarekin margotuz" tailerra
Pigmentu naturalen tailer hau martxoak 10ean 16:30etatik 18:30etara izango da eta 4-11 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago
Barrikote eguna
Martxoaren 17an, 12:00tan barrikote festari hasiera emango zaio Igartubeiti baserri museoan. Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak antolatu dira egun osoan zehar, besteak beste, bisita gidatua, haurrentzako tailerrak, bertso saioa, trikitilariak, sagardo dastaketa eta zozketak.
#Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa
"Gorputzak gara" tailerra
6-11 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako arte tailer hau martxoak 24ean izango da, 16:30etatik 18:30etara
Aste Santua igartubeitin
Martxoak 29tik, ostegunetik apirilak 2ra, astelehenera, bi egunak barne, Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.