Albisteak

Lorontziak:lorerik gabeko ontziak, erakusketa parte-hartzailea

2025/03/27
Apirilak 4, 5 eta 6-a bitartean Igartubeiti baserrian zehar, loreek bizitza emango diote baserriaren iluntasunari. Erakusketa hau Zumarragako Oier Fernandez Carrasko artistak sortu du.

MusealiaK, gaztainak erretzeko danbolina

2025/03/27
Martxotik irailera bitarte MusealiaK proiektuaren harira Igartubeitin erakusgai izango dugun pieza danbolina izango da. Garai batetako elikaduran eta gaztainak honetan izan zuen presentzian murgilduko gara

Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak "Jakintzen Hibridazioa" abiarazi dute, tokiko eragileek eskainitako tailerren zikloa

2025/03/19
Ekimen honek, POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren esparruan, museoaren inguruneko lanbide tradizionalen transmisio- eta babes-erronkei heltzea du helburu, tailer praktikoen bidez. Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertuliarekin.

Elkarrizketa Amelia Jauregiri Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2025/03/07
Martxoak 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguaren harira eta Baserritik egitasmoaren barnean, Amelia Jauregi artzaina eta gaztagilea elkarrizketatu dugu.

Galbahe beka sortu da, Igartubeiti Baserri Museoaren ekimena, San Telmo Museoarekin lankidetzan, ondare etnografikoa ikertu eta zabaltzeko

2025/02/25
Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 25era arte egongo da zabalik. Beka ekaina eta azaroa bitartean garatuko da eta bi erakundeen bilduma etnografikoei buruzko lehen ikerketa eta dibulgazio deialdia sustatzen du. Deialdiaren helburua ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da, ondare hori gizarteratzea sustatzeko

Barrikotea, martxoaren 22an

2025/02/14
Igartubeitin, Barrikotea ospatuko dugu martxoaren 22an. Festa arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta 19:00ak arte luzatuko da programazioaren barruan antolatu ditugun jarduera anitzekin

"Irasko" eta "Bi baserri", landa ingurunean girotutako filmeen gomendioa

2025/02/13
Landatartasunen inguruko hausnarketa ahalbidetu eta bultzatzea helburu duen Zinemateka egitasmoaren baitan

"Gaua" filmea eta Igartubeiti baserria

2025/02/12
Igartubeiti baserria zinema eszenatoki bilakatu da, bertan bi astez grabatzen ari da Paul Urkijo bere azken filmea, “Gaua”

Lurra lozorrotik esnatzen

2025/02/04
Jada esan liteke badatorrela udaberria, hilabete eskas geratzen da egutegiaren arabera, baina bai naturako izaki bizidun eta beste elementuek eta baita giza ospakizun eta sinesmen ezberdinek, lurrari lozorrotik esnatzen hasteko ordua duela adierazi diote

Txotx denboraldia

2025/01/16
Iritsi da Txotx garaia. Apirilaren erdira arte sagardoaz, bakalauaz, txuletaz gozatzeaz gain, sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dugu, Igartubeiti dolare baserrian bisita gidatuaz eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuz
Artxiboa