Albisteak

Igartubeitiko familiak sarean

2020/04/14
Igartubeiti Baserri Museoko familiak sarean. Familian dibertitu eta entretenitzeko jarduera.

Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

2020/04/08
Egoera berezi honen aurrean Euskal Herriko bazter ezberdinetako baserritarrak irtenbide eta ekimen ezberdinak bilatzen ari dira beraien lanak aurrera atera eta herritarrei bertako elikagaiak eskaintzen jarraitzeko. Horregatik, Igartubeiti Baserri Museotik baserritarren lanari aitortza egin nahi diogu, aldiro aldiro gure webgunean beraien ekimenen berri emanez.

“Apirila on ikusi nahi duenak 100 urtez behar du bizi"

2020/04/01
Apirileko egunak, udaberri giroan murgilduko gaituzte. Bai baina, inguruko baserritarrei begiratuz gero, oraindik begiak zerura so dituztela ohartuko gara, apiril hasierako egunak, euritsuak izaten direla aipatzen baitute baserritarrek. Izan ere hasierako egun hauek “zozomikote” egunak bezala ezagutu izan dira Euskal Herriko baserri eta bazterretan, edota baita “Artzai egunak” bezala ere. Martxoaren amaierako 2 egun eta erdi eta apiril hasierako beste 2 egun eta erdi lirateke zozomikote egunak, hau da zozoak bikoteka kabiak egiten hasten diren garaia.

Baratze eta soroak hilerri bihurtu zirenekoa

2020/03/30
Egoera berezi honen aurrean, gure historia, kultur ondarea eta museoak denontzat irekita egoten jarrai dezaten, Igartubeititi Baserri Museotik ahaleginetan jarraitzen dugu. Hori dela eta oraingo honetan gure historian zehar gertatu diren beste antzerako epidemia batzuk ekarri nahi ditugu gogora. Nola eragin ote zien XV, XVI eta XVII. mendeetako euskal baserritarrei gaur bizi dugunaren antzerako epidemia larriek?

Igartubeitiko familiak sarean

2020/03/25
Igartubeiti Baserri Museoko familiak sarean. Familian dibertitu eta entretenitzeko jarduera

Museoa itxita baina lanean

2020/03/13
Museoa ezin da bisitatu eta programatutako aktibitate guztiak bertan behera gelditu dira baina lanean dihardugu laister gure edukiak zuei online helerazteko #IgartubeitiEtxetik. Bitartean gure sare sozialak inoiz baino biziagoak daude, jarraitu gaitzazu Facebook eta Twitterren

Barrikote festa atzeratzen da

2020/03/12
Koronabirusa dela eta

Martxoko eguraldi: eguzki eta euri

2020/03/05
Martxoak, udaberria dakarkigu. Begira ezazu zure inguruko zuhaitz, landaredi, baratze edota belazeetara. Eta begien, sudurren eta belarrien aurrean izango duzu udaberria. Baina baserritarrak mende luzeetan zehar ederki asko ikasi du, martxoko udaberria ez dela dena eguzki eta argi. Beraz, udaberrirako prestatu bai, baina neguko aztarnak oraindik baserri inguruetan iraungo dute zenbait egunez.

Igartubeiti Baserri Museoak, Barrikote festa ospatzen du, bere dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera bakarra

2020/03/04
Festa datorren larunbatean, martxoak 14an ospatuko da 17:00etatik aurrera doako sarrerarekin. Publiko mota guztientzako jarduerak izango dira: bisita antzestua, kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa...
Artxiboa