Juan Mari Beltran bikotearen kontzertua
2018/05/04
"Euskal Herri Musikaren hots-larretan" kontzertu didaktikoa eskainiko dute Juan Mari Beltranek eta Errege Beldak Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzak 19an, 16:30etatik 18:00etara, Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako programazio bereziaren barne. Publiko mota guztiari zuzendutako kontzertua izango da. Doako jarduera.
Ezkio Eusko Folkloren
2018/05/04
Apirilaren 29an, Ezkioko Udalean, "EZKIO EUSKO FOLKLOREn" liburu bilduma aurkeztu zuten, eta Igartubeititik bertan egoteko aukera izan genuen. Ezkioko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak eta Yartu Kultura Elkarteak elkarlanean argitaratu duten Ezkioko historiaren altxor zati bat.
Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea maiatzean
2018/05/03
“Loraila” bezala ere ezagutu izan da, eta zenbaiten ustez Euskal Herrian hilabeterik ederrenetakoa litzateke, udazkenarekin batera. “Maiatza urteko giltza/ardatza”. Bero sasoiak hasiko dira eta hauek hezetasunarekin nahastuko dira. Alajaina, baratze inguruetan onddo eta gaitz ezberdinak sortzeko giro aparta, bada kontuz ibili.
#Handiaren Lagunak Challenge
2018/04/12
Parte hartu Handiaren Lagunak Challenge-n eta irabazi!
Oso erraza da
Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea apirilean
2018/04/06
Udaberria etxe atarian dugu jada eta apiril amaierako zuhaitz denak hosto eta loran ikusteko zortea izango dugu. Hala dio behintzat esaera zaharrak: “Apirilaren azkenen, hostoa haritz gainen”. Ederra gure bazterrek eskainiko diguten oparia, ordainetan ezer eskatu gabe… zaintzea eta gozatzea noski!
#Handia13... argiak, kamara eta akzioa! erakusketa
2018/03/21
Filmaziotik aukeratutako 13 argazkiek baserriko gune ezberdinak ezagutzera gonbidatzen dute XIX. mendeko erraldoiaren eskutik.
Erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da martxoaren 22tik abuztuaren 31era arte.
Barrikote eguna ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan
2018/03/06
Martxoaren 17an, 12:00tan barrikote festari hasiera emango zaio Igartubeiti baserri museoan.
Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak antolatu dira egun osoan zehar, besteak beste, bisita gidatua, haurrentzako tailerrak, bertso saioa, trikitilariak, sagardo dastaketa eta zozketak.
#Handia13... argiak, kamara eta akzioa!
2018/03/05
Igartubeitiren xarma zineman irudikatua.
Erakusketa: Martxoak 22tik abuztuak 31era
Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea martxoan
2018/02/27
Honela dio esaera zaharrak: “martxoaren erdin, gau eta egin berdin”. Zer esan nahi du? Bada, udaberriko ekinozioa hastear dagoela, inguruneko landarediaren izerdia aktibatzen hasiko dela.