Albisteak

Altzaporru, Basherri talde berria Urola Garaian

2011/12/23 Baserria
Martxoko post-etako batean baratzeko elikagaiak bitartekorik gabe kontsumitzeko aukera eskaintzen duten Basherri taldeaz hitzegin genizuen, oraingoan, Urola Garaian, Altzaporru taldea sortu dela eta, albiste pozgarriarekin gatoz.

Baserritarrentzat merezitako saria

2011/12/15 Baserria
Goimen elkarteak eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Baserritarra, natur zaintzaile lehiaketan parte hartutako 54 baserritarrek jasoko dituzte merezitako sariak, abenduaren 17an, Legazpiko kultur etxean ospatuko den ekitaldian.

Igartubeiti, aurten ere Kultura Bonu kanpainako partaide

2011/12/05 Kultura Bonua
Erosleei dendan salgai ditugun liburu eta ipuinak erosteko aukera eskainiz, abenduaren 12tik urtarrilaren 20ra bitartean.
Artxiboa