Albisteak

Turismo arloko eragileak Igartubeiti Baserri Museoan

2019/02/14
Turismoaren sektorean lanean ari diren 55 lagunek Urola Garaiko eta Goierriko hainbat gune bisitatu dituzte, Igartubeiti Baserri Museoan bisita amaituz.

Barrikote Eguna ospatuko da Igartubeiti Baserri Museoan

2019/02/11
Martxoaren 9an, 16:30tan barrikote festari hasiera emango zaio Igartubeiti baserri museoan. Publiko guztiari zuzendutako formatu anitzeko jarduerak antolatu dira, besteak beste, ibilbide tematikoa baserrian zehar, haurrentzako lantegia, trikitilariak, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa eta baita azken hauen saskiaren zozketa ere.

Igartubeitiko zizeilua, HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketan

2019/02/06
Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura ekoizpen lantegiak antolatzen duen deialdiaren 3. edizioa da oraingoa eta zizeilu objektua hautatu da, euskal baserrietan jatorrizko altzaria. Oinarrietan Igartubeitiko webgunean azaltzen den zizeiluaren inguruko informazioari erreferentzia egiten diote eta Igartubeiti baserrian dagoen zizeiluaren bi argazki azaltzen dira.

Igartubeiti, ikerketa antropologiko baten baitan

2019/02/05
Hilabete honetan Igartubeiti Museoan Euskal Herriko Unibertsitateko antropologo talde batekin bildu gara.
Artxiboa