Albisteak

San Anton eguna

2024/01/17

Urtarrilak 17an San Anton eguna ospatzen da, hots, animalien patroiaren eguna. San Antonio, San Antonio Abadea edota Urtarrileko San Antonio izenez ere ezaguna, animalien osasun, ongizate eta fertilitatearen babesle nagusia da

Igartubeiti Baserri Museoa barne hartzen duen Patrim 4.0 proiektu europarra onartu da

2024/01/08

Igartubeiti Pirinioetako kultura-ondarearen berrikuntzako eta sormen-kudeaketako sare horretako kide da, Frantziako eta Espainiako beste 14 bazkiderekin batera, 2013tik. Patrim 4.0 hurrengo hiru urteetan garatuko da. Igartubeiti Baserri Museoak irisgarritasuna, erakusketa-eskaintza eta kultura-programazioa hobetzea aurreikusten du proiektuaren partaide gisa

Igartubeiti Baserri Museoak % 27 bisitari gehiago izan ditu 2023an

2024/01/03

Ezkioko zentroak pandemiaren aurreko bisitari kopurua gainditu du. Barne Begiradak proiektuari esker Igartubeitik % 40 gehitu zuen bere publikoa urtarriletik martxora

Gipuzkoako baserrien arkitekturari buruzko argitalpen berria

2023/12/01

Luis Alberdi Sudupek idatzitako "Arquitectura del caserío en Gipuzkoa. Historia, tipologías, evolución. Siglos XIII-XX" liburuak, baserriaren arkitekturak Gipuzkoan historian zehar izan duen bilakaeraren kronologia azaltzen du

Azaroa, "hazi aroa"

2023/11/20

Haziak jasotzeko eta ereiteko garaia

Bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta

2023/10/18

Igartubeiti Baserri Museoan bitxigintza eta laia, euskal ondarearen pieza esanguratsua ardatz duten jarduerak izango dira Ondarearen europako jardunaldien barne. Erakusketa, hitzaldia eta familientzako tailerra izango dira. Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Laborategiak eta Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloak antolatuta

Xabier Mendiguren joan zaigu

2023/10/03

Itzultzaile, idazlea, Kontseiluko lehen idazkari nagusia eta euskaltzain urgazlea

Udazkena, urtarorik ederrena

2023/09/26

Hala dio atsotitzak, berde ilun eta marroi koloreak nagusituko dira gure paisaietan

Arbia ereiteko garaia

2023/08/22

Hala egin dugu Igartubeiti baserriko baratzean.

Iritsi da Igartubeitira Iriarte Erdikoa baserriko ur bedeinkatu ontzia

2023/07/19

Hemen da MusealiaK proiektuaren barruan landuko dugun pieza berria: Iriarte Erdikoa baserriko ur bedeinkatu ontzia. Gordailutik ekarri berri dugun pieza Igartubeiti baserri museoan izango dugu uztailetik azarora bitartean, erlijioak baserriko egunerokotasunean zuen garrantzia ezagutzeko helburuarekin.

"Mundua 4 zaporetan margotuta" erakusketa

2023/07/06

Euskal kulturaren eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna 4 saltsarekin ezagutzeko aukera ezin hobea. Erakusketaz gain, bisita gidatuak eta dastaketa bereziak eskainiko dira

Igartubeitiko baratza ekologikoa ekainean

2023/06/30

Uda bertan da eta hau nabari da Igartubeitin ere. Gure baratza aldatzen doa urtaroz urtaro, eta uda garaian jasotzen ditugu urte guztiko lanaren fruituetako asko eta asko. Loratu da, hortaz, aurten ere, Igartubeitiko ortua

Ingurunea arakatu, sentitu eta usaindu

2023/06/20

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak natura artelan bihurtzeko aukera eskaintzen dute udalekuetako taldeentzat

"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpena

2023/06/01

"Barne begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" proiektuaren barruan sortua, eta Igartubeiti Baserri Museoak eta K6 Gestión Cultural-ek sustatua.

Gipuzkoako Erroten Eguna Igartubeitin

2023/05/04

Datorren larunbatean, maiatzak 13an, Gipuzkoako Erroten Egunaren programazioarekin bat egingo du Igartubeiti Baserri Museoak. Egun hau ospatzeko, familientzako talo eta morokil tailerra antolatu ditugu

Bentaundi baserriko maketa Igartubeitin

2023/04/26

2013an Claudio Artesanok egindako Bentaundi baserriko maketa Igartubeitira iritsi da Zumalakarregi museotik.

Musealiak proiektuko pieza berriak: Talo pala eta talo mantenua

2023/04/21

Iritsi dira Gordailutik Igartubeiti Baserri Museora Musealiak proiektuko pieza berriak, apiriletik uztailera arte ikusgai egongo direnak

Igartubeiti Baserri Museoa landa-eremuetako kultura-proiektuen suspertze gune gisa nabarmentzen da, balantze oso positiboarekin amaitu den Barne Begiradak programari esker

2023/04/20

240 parte-hartzailek eta 30 eragile sortzailek baino gehiagok hartu du parte proposatutako jardueretan

Artxiboa