Emakumeen egunaren ospakizuna Igartubeitin

2015/03/23 Emakumeak
Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldiarekin ospatu dugu emakumeen eguna Igartubeiti Baserri Museoan martxoaren 8an.

Igartubeiti Baserri Museoan emakumeen nazioarteko eguna Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldiarekin ospatu dugu. 

Kutxa, emakumeen altxorra familientzako tailerrarekin eman diogu hasiera jardunaldiari. Famili partehartzaileak ipuin kontaketa entzun ondoren, baserrian Kattalinen kutxa aurkitzen saiatu dira eta beraien altxorrak diseinatu dituzte. 

Ondoren, eguerdian, baserriko dolarean Amaren alabak laukotearen ahotsez gozatzeko aukera izan dugu. Kontzertu bikaina eskaini dute. 

Emakumeen eguna

Dokumentalen emankizunarekin jarraitu du jardunaldiak. La dona montañesa-ri dagokionez, protagonistak Sesué Hueskako herri txiki bateko emakumeak dira eta Patués hizkuntzan hitzegiten dute. Landa ingurunetan emakumeek egin eta gaur egun oraindik egiten dituzten lanak kontatzen dituzte. Nahiz eta herrialde ezberdinak izan, euskal emakume baserritarrek ere lan beretsuak burutu izan dituzte. Ondoren, Berriro Igo nauzu, San Telmo Museoko ikus-entzunezko pieza, Morgan Creak egina Kirmen Uriberen gidoi eta ahotsarekin ikusteko aukera izan dugu. Bertan, baserriek 1860tik gaur egunerarte bizi izandako bilakaera laburbiltzen da, zenbait berrikuntzek izan duten eragin kaltegarriak aipatuz. Gai honek eztabaida piztu du ikus-entzuleen artean, batzuen eritziz horrela izan dela baieztatuz eta beste batzuk berriz, berrikuntza horien eragin baikorra azaldu dute. 

Eta amaitzeko bazkari ederraz gozatzeko aukera izan dugu.  

 

 

Emakumeen egunaren ospakizuna Igartubeitin

Ipuin kontaketa