"2016 Bidea"-ko 14. etapa Igartubeitin

Ekainak 26an goizeko 9:00etan emango zaio hasiera etapa honi Igartubeiti Baserri Museoan. Bertan, bisita gidatuak, tailerrak eta "Bertatik Bertara" dastaketa izango da aukeran.

DSS2016EU-ren baitan, 2016 Bidea proiektuan, euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 bidea. 14. etapa, ekainaren 26koa, Igartubeiti Baserri Museoan emango zaio hasiera goizeko 9:00etan. 

Parte hartzaileek Igartubeitin honako jarduerak izango dituzte aukeran: 

Baita eskualdeko zenbait baserrietan ekoizten dituzten produktuen "Bertatik Bertara"ko produktuen dastaketa ere. 

Ibilbidean zehar antolatutako kultur ekintzak honakoak dira: 

  • 09:00 – 10:30 | Bisita eta jarduerak Igartubeiti baserrian – Igartubeiti baserrian
  • 12:00 – 12:30 | Kizkitzako ermita eta itsasargiari buruzko azalpena – Kizkitzan 
  • 14:30 – 14:45 | Mari eta bere laguntzaileen agerraldia – Murumendin- Beasaingo Udala
  • 14:45 – 15:30 | Ikazkina eta beste pertsonaia batzuk mendizaleen lagun – Agortako lepoan-Beasaingo Udala
  • 15:30 – 16:45 | Igartza monumentu-multzoaren bisita, euskal dantza, talo eta sagardo dastaketa – Igartza monumentu-multzoa (Beasain) -Beasaingo Udala

Etaparen inguruko informazio gehiago: 

  • Etapa-zk.: 14
  • Nondik nora: Zumarraga – Beasain
  • Data: ekainak 26
  • Zailtasuna: ertaina
  • Luzera: 17 km
  • Etaparen irteera-puntua eta ordua: 9:00, Igartubeiti baserria (Ezkio-Itsaso)
  • Prezioa: 7 € (kudeaketa-gastuak kanpo: 1,09 €)
  • Deskontuak: % 20: ikasleak, jubilatuak, DSSinnovako parte-hartzaileak; % 50: pertsona langabetuak
  • Joan-etorriko autobusa eta istripu-asegurua barne
  • Izena emateko muga-eguna: ekainak 24, 20:00
  • Mapa ikusgai
  • Ibilbidea
  • Eman izena 



Noiz
2016/06/26 - 09:00 - 17:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal