Iraupena luzatu dugu: “Lihoaren prozesua” erakusketa
Erakusketan lihoaren landaretik oihala lortzearen eraldaketa prozesurako erabiltzen ziren zenbait tresna daude ikusgai: karrama, liho haziak bereizteko, mazoa, lastozko zatia bereizteko, tranga lihoa txikitzeko, ezpata-oina, lihoa karrakatzeko (zuntza ahalik eta hobekien garbitzeko), txarrantxa kardatzeko erabilia, gorua eta ardatzak iruteko eta lixiba, harila zuritzeko. Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten, hauekin erakusketan ikusgai dauden soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak ekoiztuz. Zenbait argazki txuri beltzean emakumeek burutututako liho landarearen eraldaketa prozesuaren testigantza biltzen dute.
Erakusketa hau Igartubeitiko Interpretazio Zentroan ikus daiteke irailaren 5etik azaroaren 9ra bitartean, asteazkenetik igandera, 10:00-14:00 / 16:00-19:00 ordutegian.
- Noiz
- 2014/09/05 19:00 - 2014/11/09 19:00
- Non
- Igartubeitiko Interpreazio zentruan
- Gaia
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 72 29 78
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal