Arkitektura tailerra

Igartubeiti Baserri Museoak, maushaus, hezkuntza artistiko-tekniko egitasmoarekin lankidetzan, arkitektura tailerra antolatu du apirilak 27rako.

Parte hartzaileek Igartubeiti baserriko eraikuntza gidatzen duten oinarri arkitektonikoak ezagutuko dituzte, batez ere eraikuntzari dagozkionak, ondoren, baserrien eskemak egiteko eta lursailetara egokitzeko. Horrela, joku baten bitartez, haurrek jabetuko dira Igartubeiti eraiki zen garaiko lurraldea nola sortua izan zen. Joku honetan, parte hartzaileek kolorezko geografia bat sortuko dute, non beraien sorkuntzak kokatuko dituzten. 

Tailer hau 3 fasetan garatuko da, interpretazio zentroko harrera gunean, aurkezpen eta sarrera egin ondoren:

1º Baserrian bisita itxitura elementuak aurkituz.
2º Banakako eraikuntza lana. Haur bakoitzak baserri baten eskema sortuko du.
3º Eraikuntza lana taldean Arkitekturaren inguruan marraztu eta jolastuko dute partaideak

 

Arkitektura tailerrari buruzko argibideak: 

Parte hartzaileak: 3tik 11 urte bitarteko haurrentzat.

Noiz: Apirilak 27, larunbata

Zein ordutan eta non: 16:30etatik 18:30etara, Igartubeitiko Interpretazio Zentroan.

Prezioa: 3 Euro deskontu bereziekin  

Argibide gehiago: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etara,  943 72 29 78 telefonoan. 

 

Arkitektura tailerra

 


Noiz
2013/04/27 - 16:30 - 18:30
Gaia
Familientzako tailerrak
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal