"Baserria babesten: eguzkiloreak eta txorimaloak sortzen" famili tailerra

Eguzki lorearen esanahiari eta Euskal Herriko kulturan izan duen garrantziari buruz arituko gara, bereziki babesaren sinbolo gisa izan duen funtzioa azpimarratuz. Naturarekiko lotura eta landa ingurunearekin duen harremana ere landuko ditugu, baita antzina etxeak eta ingurua babesteko erabiltzen ziren elementuak ere.

Euzki loreak sortuko ditugu, naturako elementuak eta material artistikoak uztartuz. Ondoren, txorimaloak egingo ditugu, irudimena eta berrerabilpena sustatuz; horretarako, egurrezko makilak, oihal zaharrak edo arropa birziklatu, papera eta margoak erabiliko ditugu.

Errota egunaren harira antolatutako jarduera. 

Noiz
2026/05/16 - 16:30 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal