"Begia begiaren barruan: kamera iluna eta paisaia" tailerra
Igartubeiti Baserri Museoak "Begia begiaren barruan: kamera ikuna eta paisaia" tailerra antolatu du. Asier Gogortzak eskainiko du.
Argazkiak egiteko teknikak ikaragarri eboluzionatu dira azken urteetan, eta gaur egunean edozeinek edozein momentutan egin dezake argazki bat edo ehun argazki, guztiok daramagulako aldean argazki kamera digitala.
Nola eragiten diote teknologia berriek gure ingurunea ulertzeko moduari? Eta nola ulertzen dute argazkilaritza prozesu analogikoak ezagutu ere egin ez dituzten belaunaldi berrikoek?
Argazkigintzaren sorburura itzuli eta argazki kamera baten barrura bidaia eginen dugu tailer honetan. Literalki. Horretarako kamera ilun erraldoia eraikiko dugu, barrura sartuko gara eta kanpoko paisaiak kamera barruan sortzen dituen argitzalekin irudiak osatuko ditugu.
- Noiz
- 2013/03/02 - 16:30 - 18:30
- Non
- Igartubeitiko Interpretazio Zentroa
- Gaia
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 72 29 78
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal