"Burdina, baserria eta zaporea" bisita berezia
Proposamen hau Urola Garaia Turismok bultzatzen du eta honen helburua eskualdeko historiaren eta ondarearen bi elementu garrantzitsu lotzea da: burdinolen lana eta baserrietako bizimodua.
Mirandaolako Burdinola-n parte-hartzaileek antzinako burdinoletan burdina nola ekoizten zen ezagutuko dute, baita bertan lortutako materialarekin egiten ziren tresna desberdinak ere.
Igartubeiti Baserri Museoan, burdinaz egindako tresna horietako asko ikus ahal izango dituzte, baserriko eguneroko lanetan zuten erabilera ezagutuz.
Esperientzia honetako protagonista nagusiak bi makina erraldoi historiko izango dira: burdinola eta baserriko dolarea; iraganeko gaitasun tekniko, ekoizpen eta baliabideen aprobetxamenduaren adierazle diren bi egitura handiak.
Gastronomiak ere protagonismo berezia izango du jardunaldian. Historikoki, baserri dolareetan egiten zen sagardoa burdinoletara bidaltzen zen langileak lanaldi gogorretan freskatzeko. Lotura historiko hori berreskuratuz, bisita bakoitzean dastaketa bat egingo da: burdinolan txistorra pintxo bat eta sagardo txotx bat eskainiko dira, eta baserrian gazta pintxo bat eta sagar zuku trago bat.
Ekainak 27
(EUS) 11:00etan Mirandaolako burdinolan /12:30etan Igartubeiti Baserri Museoan
Igartubeiti Baserri Museoan / Mirandaola Burdinolan
Doan
Izena eman
- Online
- 943 72 29 78
- igartubeiti@gipuzkoa.eus
- Noiz
- 2026/06/27 - 12:30 - 14:00
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 618 00 41 31 / 943 72 29 78
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal

