"Denbora esku artean" erakusketaren inaugurazioa
“Denbora esku artean” erakusketa inauguratuko dugu, museoaren 25. urteurrenari lotuta. Euskal baserriaren ondarea kontserbatzen, ikertzen eta zabaltzen aritu gara urte hauetan guztietan, eta, aldi berean, inguruko artisauekin lankidetza estuan ere aritu gara, jakintza tradizionalaren eta sorkuntza garaikidearen arteko topaguneak sortzeko eta egungo erronkei heltzeko asmoz.
Testuinguru horretan antolatu da erakusketa, baserrian lantzen diren lau diziplina batzeko asmoz: zeramika, lihoa, artilea eta saskigintza. Hala, Urola Garaiko eta Goierriko lau emakume artisauk egindako obrak biltzen ditu erakusketak: Pott keramikak zeramikazko obra egin du, Leire Santillanek lihoarena, Sandra Clivillek artilearena eta Itziar de la Granjak saskigintzaren artisautza landu du.
Ekintza hau Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatuta dago.
- Noiz
- 2026/11/06 - 18:00 - 19:00
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa. Interpretazio zentroa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal

