¡Ehundu! familientzako tailerra

"Ezkutuko altxorrak" ekimenaren barne, doan

"Ehundu!" familientzako tailerra antolatu dute Igartubeitik eta "Ezkutuko altxorrak" ekimenak, irailaren 10ean, 16:30etan.

Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutuko dute. Bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.

6tik 12ra urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako tailer hau doakoa da eta 16:30etan hasiko da Igartubeitiko Interpretazio Zentroan.

¡Ehundu! tailerrean izena emateko telefonoz deitu behar da 943 72 20 42ra.

 

Noiz
2022/09/10 - 16:30 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal